XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, Kataluniako Hizkuntz Normalizazioaren legea gehiago da katalanaren erabilerari zigorra kentzea (edo asmoen aldarrikapena) erabiltzeko obligazioa ezartzea baino, ez baitu inolako zigorrik erabaki.

Horregatik esan izan da atal batzuetan alda daitekeela.

Aldaketa posible hori gero jorratuko dut.

Lege-markoa ez zen erabat ona, eta ez da ona izan Madrileko gobernuek gaztelaniaz aparteko beste hizkuntzen garapenari edo normalizazioari buruz eraman duten politika.

Hor daude, esate baterako, tartejarritako errekurtsoak: etiketak katalanez jartzeagatik, gaztelaniazko errotuloen ordez katalanezkoak jarri dituzten dendei zergak arintzeagatik, Katalunian lanean ari diren funtzionari eta maisuei katalanez jakiteko obligazioa ezartzeagatik, etab.

Alde horretatik, ez dira nahastu behar epaitegietako epaien ondorioak (ez baita hau une honetan eskuartean darabilkidan gaia) eta beti Madrileko gobernuen politika izan dena.

Harrigarria da Estatu bateko agintariek beren lurraldean mintzo den hizkuntza baten aurka gogoak eman ditzakeen errekurtso guztiak tartejartzea.

Benetan eraso egiten zaio; ezin aipatuko dugu, beraz, eman beharko liokeen babesa.

Katalana lekututa dagoen marko legezko eta politikoa askotan dokumentatu eta aztertua izan da.

Alderdi bat bakarra ukituko dut gutxitan aintzat hartzen dena baina oso inportantea.

ESKUMEN POLITIKOAK ETA HIZKUNTZA ESKUMENAK

Kataluniako Autonomi Estatutua irakurtzen duena ohartzen da oso gutxi direla Generalitateko gobernamenduaren eskumen bete-betekoak; gehienak partaidetzan dauzka edo delegatuak.

Hori arazo politikoa da, baina arazo da katalanaren normalizaziorako ere, eskumenekin batera eta horien baitan baitator eskumen bakoitzean erabiltzen den hizkuntza (edo eman dakiokeen hizkuntz tratua).